ZUZENDARIARI

Hegazkin konpainiak edo iruzur konpainiak?

Täby.
2022ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Zoritxarrez behar-beharrezkoa da eskutitz hau, antzeko bizipenak izan dituen jendeari laguntzeko eta hegazkin konpainiei aurre egin ahal izateko. Aurtengo uztailaren 14an Vuelingek gure erreserba ezeztatu zuen, hegaldiaren bezperan eta inolako arrazoirik eman gabe. Dirua itzultzea eskatu genuen, eta bi aste daramatzagu zain, legearen arabera astebetean gauzatu behar den arren. Erreklamazioa ere bidali genuen eskubidez pertsonako dagozkigun 250 euroak lortzeko, baina ukatu egin zigun Vuelingek, berriz ere, arrazoi zehatzik eman gabe. Hori dela eta, erreklamazioa bidali diogu AESAri, eta auzitara joko dugu beharrezkoa izanez gero. Ez dugu berriro Vuelingekin bidaiatuko. Zenbat eta jende gehiagok ahotsa ozendu, gero eta azkarrago amaituko dugu gure lepotik barre egiten duten konpainia hauekin. Bada garaia guri adarra jotzeari uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.