Zuzendariari

Hazkunderen kasketaldiak

Bilbo.
2013ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Nahi duen guztia egiten uzten diot. Arropa garbitzen diot, lisatu, janaria prestatu, ahalik eta jostailu gehien erosi… Esne-mamitan bizi da. Hala ere, gero eta gehiagotan azkenaldian, haserre aurpegia jarri eta negar egiten du zerbait lortzen ez duenean. Eta nik amore eman behar, men egin, lasai dadin…

Nolanahi ere, errudun sentitzen naizenetan —kasketaldi larrien ondoren normalean— hainbat adituren liburu eta txosten mardulak irakurtzen ditut. Guraso! Ondo artatu zure semetxoa! Mugak zuhurtziaz eta tinko zehaztu! Bestela, adinean gora egin ahala, are gobernaezinagoa izango da eta! Baina, tamalez, indar gutxi du txosten eta kasketaldien artean piztutako legebidezkotasunak. Aitaren batean itzali egiten da gar xumea. Eta berriro lehengora itzultzen da. Bonbazian bizitzera… Hazkunde! Etorri hona laztana…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.