Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Hauteskundeak EHUn

Peio Peña
2024ko azaroaren 16a
05:00
Entzun

Unibertsitatea betidanik izan da askatasun esparrua. Marko bat elkarrekiko errespetua, adierazpen askatasuna, ideia berritzaileak, ikerketa arlo aitzindariak... zabaltzeko eta garatzeko.

Hori dela eta, EHUko errektoretzarako hauteskundeen kanpainaren barruan gertatutakoa larria da oso. Justifikaezina.

Bestalde, komunikabideak gertatutakoaren berri ematera mugatu dira, inolako baloraziorik egin gabe. Harrigarria. Norbaitek Bengoetxearen hautagaitzari Bilduren ildokoa izatea egotzi diolako ote?

Oraingo errektoreak ez omen zuen ezeren berri. Hemen bizitza publikoko arduradunek inoiz ez dakite bere menpeko edo kolaboratzaileen jarduerez.

Duintasun minimo bat edukiko balu, berak ere kargua utzi egin beharko luke berehala eta aitzakiarik gabe, irakaskuntzan eta kudeaketan beren trebetasuna ederki erakutsi duten beste batzuei bide emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.