ZUZENDARIARI

Hau onartzen badugu…

2023ko urriaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Izaten dira notiziak jarlekutik altxarazten gaituztenak. Pozez, harriduraz edo amorruz. Azaldu beharrik ez zein arlotakoa den hurrengoa. Teleberriak dio laster hasiko dela udazkeneko txertaketa kanpaina. Iragarle, Euskadiko Osasun kontseilaria, atzean Osasuna, Munduko Ondasuna esaera zaharra dakarren kartel handi batekin. COVID-19aren eta gripearen aurkako txertoak ipiniko zaizkie sei hilabetetik 5 urte arteko umeei eta 60 urtetik gorako nagusiei; azken hauei bosgarren ziztada. Nagusiek erabaki dezakete zer egin. Umeek, ez. Askori odola irakiten jartzen zaigu horrelakoen aurrean, eta mila argudio, datu eta ondorio kaltegarri datorkigu ahora. Baina bego horrela. Esaldi bakarrarekin laburtuko genuke sentipena: hau onartzen badugu, dena onartuko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.