Zuzendariari

Hau ere iraultza

Jon Otero Uribarren.
Arrasate.
2012ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Telebista lau orduz ikusten da egunero Euskal Herrian, batez beste, irratia hainbat, eta musika diskoa ere asko. Hiru gailu horiek gizatasun simulazioak dira, entregatzen diogu bihotza disko musika goxo bati, baina gailua hotza da. Morboa, bortxakeria, pornoa, lelokeria, tentelkeria, seriotasunik eza dute asko gailu horiek. Merkeak dira, eta horretan gabiltza. Baina benetako gizatasunak isiltasuna ere behar du, eta botoia sakatzearen tentaldiarekin haustura sortzen da herri eta gizatasun giroan. Kemena berreskuratzeko iraultza behar dugu, horrela joango dira gauzak hobeto. Debekatu telebista, uhinak eten, emisioa ebaki, beste biak ere debekatu. Arautu daiteke bideoa pantaila handietarako. Hiru gailu horiek gabe herriaren mentalitatea aldatuko dugu, kemena behar baitugu. Gogorra dirudi ezta? Horregatik behar da borroka. Apaldu dezagun herria, eta harrotasunean irabaziko dugu. Jendea kalera irten dadila telebistaren aurrean sustraiak bota beharrean, mundu osoan gizateria lelotuta baitago hiru gailu horiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.