Gasteiz

Harrotasun Frikiaren Eguna

Markel Elortza Exea
2024ko maiatzaren 30a
05:00
Entzun

Aurreko larunbata, maiatzak 25, Harrotasun Frikiaren Eguna izan zen. Friki izatea nahiko normalizatua dago gaur egun eta zaletasun batekin lotua dago: komikiak, mahai jokoak, zinema, musika... Baina ez da beti horrela izan. Duela hogei bat urte horrelako zaletasun bat izateak arraroa izatea esan nahi zuen, bitxo arraro bat izatea, alegia. Friki talde batek euren zaletasunak ospatzea erabaki zuen 2006. urtean eta gerora mundu osora zabaldu izan da, maiatzaren 25a Harrotasun Frikiaren Eguna bilakatuz (Star Wars filmaren lehen estreinaldiaren omenez).

Nik ere baditut nire zaletasunak: musika, saskibaloia, historia, familiarekin egotea, irakurtzea, mahai jokoak... eta azken horren inguruan hitz egingo dizuet. Izan ere, oso gogoko dut nire denbora librean mahai jokoetan aritzea. Azken urteetan, sektore horrek sekulako iraultza izan du eta gaur egun friki kopurua duela hogei urte baino askoz ere handiagoa da. Nire joko kuttunetako bat Twilight Struggle da, Gerra Hotzeko bi jokalarirentzako estrategia jokoa. Online edo aurrez aurre joka daiteke, baina nik partida gehienak sarean jokatzen ditut. Bertan, euskal selekzioa sortu genuen eta beste selekzioen aurka jokatzen hasi berri gara, eta Nation Cup txapelketa jokatzeko sailkatu. Nire frikismoaren langak goia joko du uda honetan, Greziako Zitera irlan egingo den 2024ko Twilight Struggle Konbentzioan izango naiz eta!

Nire zaletasunek friki egiten naute, eta zu frikia al zara?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.