Aurreko ostiralean ezagutu dugu Haizea Garai Donostiako zinegotziaren dimisioa, bere taldeak jakinarazi duenez, azken aukera bezala, jasan duen eraso psikologikoak, baita fisikoak ere, ekiditeko.
Talde horren arabera (IU-Ezker Anitza) ezin da onartu inolako biolentzia motarik, ez kasu honetan eta ezta beste edozein kasutan ere. Eta, are gehiago, horrelako jarrera bateraezina da edozein kargu publiko betetzearekin.
Beraz, inolako epaiketarik egin gabe, badugu errudun bat: Aitzole Araneta, Elkarrekin Donostia udal taldearen bozeramailea.
Berdin da taldearen bozeramailea izanda ere bere talde barruan behin eta berriro zalantzan jarri izana udaleko beste taldeekin edozein akordiotara ailegatzeko.
Berdin da inolako salaketarik jaso gabe, inolako frogarik aurkeztu gabe, bere izen ona zalantzan jartzea lau haizeetara.
Berdin da trans legea onartuta izanda ere gure laguna jasotzen ari den tamainako eta onartezinak diren irainen kontra ezer ez esatea. Badirudi hori ez dela biolentzia, adierazpen askatasuna baizik... Aukera ederra edozein indarkeria mota zapuzteko!
ZUZENDARIARI
Haizea Garairen dimisioa dela-eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu