Pasaia

Haize aztoratuak

2025eko otsailaren 16a
05:00
Entzun

Urte hasiera honetan, Alemanian bizi den kolaboratzaile baten kronika entzun nuen irratian. Atsegin handiz entzun nion Alemaniako ekonomiari buruz esandakoa, baina xarma desagertu egin zitzaidan energia berriztagarrien gaiari heldu zionean. Nolabait, bi estatuak konparatzen saiatu zen. Antza denez, Alemanian hobeto.

Espainiako estatuak Europa erdialdekoak baino %40 eremu handiagoa du, baita %50 txikiagoa da biztanleriari dagokionez, eta Europako estaturik menditsuenetan bosgarrena da, Suitza, Austria, Andorra eta Liechtensteinen atzetik. Agian, datu hain desberdin hauengatik bakarrik, zaila eta engainagarria izango da konparaziorik egitea. Geografiak zerikusi handia baitauka gauza guztietan, eta instalazio jakin batzuk egitea zailagoa eta garestiagoa da eremu menditsu batean.

Nolanahi ere, kolaboratzaileak aipatu ez zuena da elektrizitatea asko garestitu dela negu honetan. Haizerik eza eta argi gutxi izatea dira erantzuleak. Dunkelflaute izeneko fenomeno horrek, berriztagarrien izuak, eragin du, besteak beste, garestitzea. Alemaniako argindarraren prezioa lehen baino ia 2,4 aldiz garestiagoa da, eta hori Espainiako estatuarena baino 4,7 aldiz handiagoa da.

Gurean, azken bolada honetan, asaldatu ere egin gara Alemaniako kapitalaren partaidetza handia duten enpresetan aldaketa batzuk izan direla eta. Nolabait, guk ere ordainduko dugu Dunkelflaute-a. Aldaketa haizeak datoz, eta erabakiekin ez da beti asmatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.