Zuzendariari

Gutun zuria 2012

Bilbo.
2012ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Amaitu da Gutun Zuria 2012 eta, irakurritako prentsa artikuluen arabera, arrakastatsua izan dugu. Benetan, eskertzekoa da antolatzaileek nahiz babesleek egindako lan eskerga eta itzulpenetan zein aurkezpenetan euskarak izandako presentzia.

Rosa Maria Calaf kazetariaren eta Inocencio Arias diplomatiko ohiaren arteko elkarrizketara joan nintzen ostiralean —zoritxarrez, Gourevitch jaunak ezin izan zuen parte hartu— eta Tahar Ben Jelloun idazlearen eta Lina Ben Mhenni blogariaren artekora igande eguerdian.

Oso interesgarriak izan ziren bietan entzundako gogoetak. Baina, batez ere, Tahar eta Linaren adierazpenek bereganatu zuten nire arreta. Arabiar udaberriari buruz hitz egin zuten, oraingo egoera sutsu gaitzetsi eta islamiarren botere berria deblauki arbuiatu zuten. Dirudienez, errebolten ondoren, islamiarrek harrapatu dute protagonismoa, eta estatu erlijioso-poliziala inposatzen eta kontrako aldarrikapenak bortizki amatatzen ari dira, erregimen zinez latz eta salagarria eraiki nahian. Hortaz, abagune aparta izan genuen hedabideetan hain eskasak diren egungo gatazken gertuko lubakietatik testigantzak jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.