Zertan ari gara? Abertzaleok, esan nahi dut. Edo ez gara euskal abertzale?
Arabako Batzar Nagusietan 51tik 29 batzarkide ditugu EAJ eta EH Bilduren artean. Erabakitze eskubidearen alde geundekeenak (%64,7). Bizkaian 51tik 35 batzarkide EAJ eta EHBilduren artean (%68,6). 51tik 41 (%80,4) erabakitze eskubidearen aldekoak edo. Gipuzkoan 51tik 37 EAJ eta EHBilduren artean (%72,5). Nafarroa Garaian 50 batzarkidetik 17 baino ez, herena pasa (%34). Gehi EPko (eta Eko) beste 2/3ak, 19/20 erabakitze eskubidearen alde.
Garbi dugu Nafarroa Garaian ez garela gehiengo, eta hala jokatu beharko dugu. Baina eta EAEn? Nork ez ditugu nahi hiru lurraldeetan abertzaleen gehiengo oso kualifikatuko gobernuak? Ez EAJ, ezEH ildu, ez dizuet oraindik entzun honetaz hitz egiten. Ez duzue nahi? Aurreko legealdian Nafarroa Garaian posible izan dena Uxue Barkosen eta Asironen inguruan, ez duzue nahi EAEn. Nahiago duzue elkarren kontra borrokan jarraitu. Noren mesedean? Ez gara gauza gure artean elkartzeko, baina EAJ zein EH Bildu gauza zarete bakoitza zeuen aldetik PSOErekin tratuak egiteko... Noiz arte? Zeri diozue beldur? Zuen erantzunaren zain...
ZUZENDARIARI
Gutun irekia EAJri eta EH Bilduri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu