Zuzendariari

Gurea, ikurrina

Donostia.
2013ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Nire izena aipatu gabe nitaz ari zelakoan, labur eta zuzen erantzungo diot Nabarraldeko Beñi Agirreri (BERRIA, 2013-5-10).

Pozgarria da Beñik euskarari ematen dion lehentasuna; bat gatoz horretan. Hori ez da, ordea, Nabarraldeko beste kide askoren kasua, erdaldun peto-petoak diren horietakoena (bere teoriko nagusiaren —Tomas Urzainquiren— kasua, adibidez). Haiek historia, eta ez hizkuntza, hartzen dute ikur nagusitzat. Bistan da etniaz eta nazioaz hausnartu duten gaur egungo teoriko nagusien iritziekin talka egiten dutela nafar nazionalisten argudioek.

Banderen afera aipatzen du gero Beñik, eta kexu da abertzale askok Nafarroako bandera erabiltzen ez dutelako. Baina ez du aipatzen nafar nazionalistek, trukean, ikurrina ere baztertzen dutela. Izan ere, UPNko mitin batean bezain zaila da Nabarraldeko ekitaldietan ikurrin bat ikustea. Besteren begian edozein samar ikusten, Beñi?

Maila sinbolikoan nazioartekoan herri bat ordezkatzen duen ikurrik esanguratsuena da bandera. Eta munduan Euskal Herria eta nazio euskalduna ezagunak dira ikurrinaren bidez. Ongi etorriak izan bitez Nafarroako kateak, Arrano Beltza eta gureak ere diren beste sinbolo batzuk, baina ez gaitezen tronpatu: herri batek bandera bakarra du, ez hamaika. Nazio bat, bandera bat. Gurea, ikurrina.

ZUZENKETA: Benantxio Irureta zortzimilako bat igo zuen lehen euskalduna izan zela jarri genuen igandeko egunkarian. Ez da zuzena. Kangchenjunga igo zuen lehen euskaldunaizan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.