Donostia

Gure zaharrak zaintzen

Txus San Miguel
2024ko abuztuaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Donostiako Intxaurrondon dagoen Matia Fundazioko Lamourous zahar-egoitzako egoiliar baten ahizpa naiz.

Hiru urte dira nire ahizpa egoitza honen arreta psiko-geriatriko deitu ohi diren modulu batean ingresatu genuela. Denbora honetan langileen maitasun, arreta, profesionaltasun eta ahalegin itzelak ikusi ditut egoiliarrekin. Egoiliar hauek, beren narriadura kognitiboa edo/eta fisikoa dela eta, oso egoera emotibo eta bital zailak bizitzen ari dira, eta sentipen eta emozio konplexuak dira, baita ere, beraien senideok bizitzen ditugunak.

Zailtasun horiei erabateko inplikazio-lanarekin aurre egiten diote esparru guztietako bertako langileek. Ez dirudi, halere, Matia Fundazioko zuzendaritzatik behar bezalako aitorpenik ematen zaionik lan honen zailtasun mailari, eta urteko KPIa ukatzen zaie langileei. Osasun Sailak ez omen duela akordioa bete eta aldundiko tarifetan desdoitze batzuk daudela argudiatzen omen dute.

Gure senideak soldata duinak jasotzen dituzten langileek zaintzea eskatzen dugu, egiten duten lan konplexuari egokitutako soldatak.

Erdigunean jar ditzagun pertsonen zaintzak, bai, eta baita langile zaintzaileen kolektiboa ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.