Bilbo eta Gasteizko ‘Palestinako umeak gureak ere badira' ekimenak

Gure umeak ere badira

Izaskun Guarrotxena eta Markel Elortza
2024ko ekainaren 13a
05:00
Entzun

Gurasoon goizak zoramena izaten dira! Umeak esnatu, gosaria eman, jantzi… eskolara garaiz iristeko. Horiek dira guraso bezala gure eguneroko kezkak. Guretik 3.500 kilometrotara oso bestelakoak dira guraso palestinarren ardurak: umeei emateko janaria izango duten ala ez, bonba bat gainean erortzearen beldurra… Milioi bat ume baino gehiagok ez dute eskolara joaterik, milaka eta milaka dira etxe barik geratu direnak eta 14.000tik gora Israeleko estatu sionistak eraildakoak.

Egoera honen aurrean, Euskal Herriko guraso eta irakasleok hainbat ekimen egin izan ditugu azken hilabeteotan Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Gasteizko ekintzetan Palestinako umeak gureak ere badira leloa aukeratu genuen, eta aldi berean eta jakin barik, Bilboko Gurasoek ere, kezka berdinak bultzatuta, lelo bera aukeratu zuten. Behar honek elkarlanean aritzera eraman gaitu, eta hurrengo igandean prentsaurreko bat emango dugu Bilboko Elkarbizitza plazan, 11:30ean.

Palestinako familien mina barreneraino heltzen zaigu egunero eta haien umeak gureak ere sentiarazten ditugula zabaldu nahi dugu: Palestinako umeak gureak ere badira!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.