Euskal Herriko Unibertsitatekoek ikasturte berriaren atariko ekitaldian Agur, jaunak ta andreak, (Andu ez nekien Urtxaillerena zenik) kantatu zela eta harridura aurrerakoi eta baikorrez agertu dira biharamuneko prentsan hainbat aipamen. Txalo!!! Iñaki Goirizelaiari eta bere taldeari urrats hori egiteagatik.
Baina... betiko baina, aspaldion hor dihardugu gure memorian zer, noizkoa, noiztik landu, ikasi behar dugunetz. 1960tik honanzkoa, 36ko gerratetik honanzkoa ala bart ilunabarretik gaur goizerakoa?
Gaurkoan, memoria hauskor eta ahul honetaz fidatuz, hau esan nahi dut: ez dira horrenbeste urte Euskal Himnoa zein behar lukeen eztabaida izan zela hedabideetan, —eta ez nator hori eztabaidatzera—, Eusko Abendaren ereserkija, Gernikako Arbola, Eusko Gudariak... eta Jose Inazio Ansorena, Piter-ek Agur, jaunak proposatu zuen, letra bera ere jaun-andreetara moldatuaz.
Unibertsitariek «denok berdinak einak gire» ondu dute. Gurean esan ohi denez: bagoaz apurka-apurka bakoitzari berea emanez.
ZUZENDARIARI
Gure memoria, 'Agur, jaunak' eta Ansorena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu