Hala da, Gure Esku Dago-rena bakarrik geratzen zaigu. Guk, Euskal Herriko herritarrok erabaki ahal izango duguna. Oteizak aipatzen zuen bi arimen gure dilemak cromlech piriniarrera hurreratu gaitzakeena. Azken urteek eta azken egintzek bertan behera bota dute euskal herritarren sektore baten matxinada antifrankistarentzat mito bat izan zena, erregimenaren azken urteetan eta trantsizioan, Aieteko parodiara bitarte. Zein zintzotasun intelektual eta etiko gutxi egon den alde bietan, bide honetan guztian. Esaten dute ez zela gerrarik egon gerra ostean, baina hainbesteko zitalkeria, porrot horien lotsagabekeriatik bakarrik esplika daiteke.
Gure gurasoek Santoñako Itunaz esan ziguten traizioa izan zela, eta halaxe izan zen. Santoña II.ean ere elizak parte hartu du, eta protagonismo gehiegizkoaz. Halakoxeak izan dira emaitzak.Honek nahigabetzen nau: berriro ere, gure herrialdean bakea lortzeko, borrokalariak eta ez haien zuzendariak, urte askoan presondegian geratzeak. Penitentzia inposatua zaie; aldiz, kontrizioa aski dute buruzagiek beren buruak libratzeko. Topa gaitezen gizarte zibila osatzen dugunok Gure Esku Dago-n, buruko osasuna gordetzeko besterik ez bada ere, eta bila dezagun gure guraso eta aitona-amonek aurkitzen jakin zuten bidea, gerra zibila izeneko hondamenaren ostean aurkitzen jakin zutena. Haiek gai izan ziren ikastolak, kooperatibak sortzeko, elkarbizitza eta ekonomia berreskuratzeko... eta zergatik ez, beharbada gu ere gai izango gara Europako Batasunean euskal estatu bat, hainbeste desiratu duguna, eratzea lortzeko.
ZUZENDARIARI
Gure Esku Dago bakarrik geratzen zaigu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu