ZUZENDARIARI

Gure deiturak desitxuratzen

2023ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Aspaldi kezkatuta nabil, ikusita gure deiturak nola desitxuratzen dituzten edozein aitzakia dela medio. Horrela, nire abizena Gipuzkoako Diputazioaren web orri batean beste zerbait bihurtu didate ñ dela eta, eta pasa naiz Diputazioarentzat Egaña izatetik Egaa izatera. Aspaldi daramat borroka hau.

Honekin batera beste gauza larriagoa gertatzen ari dela iruditzen zait, gure probintzien izen ofizialekin. 2011ko uztailaren 6an agertu zen BOE delakoaren 160. zenbakian Gipuzkoa deitura ofiziala. Gaur egun, jarraitzen dute espainieraren ortografiarekin idazten, postan esate baterako, eta beste leku askotan.

Beste arazo kezkagarri bat ere aipatu nahi nuke, hau, euskal herritar batek bere kabuz sortua eta dagoeneko 700dik gora bider Wikipedian euskaraz erabilia; zera ari naiz, Nafarroa izenari buruz. Norbaiti bururatu zaio bertako euskalkietako baten izen-laguna, hau da, goi-nafarrera, gaurko probintzia osoari aplikatzea, eta, hala, gero eta maizago, Wikipediatik aparte irakur daiteke Nafarroa Garaia. Mesedez, Wikipediako artikuluak kudeatzen dabiltzanak, akats hau lehenbailehen zuzen bezate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.