ZUZENDARIARI

Gure baratzea suntsitu dute

Donostia.
2016ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Bi egun bakarrik iraun du, bi egun Donostiako udalak gure baratzea suntsitzeko agindua emateko! Bai, Parte Zaharreko gazteek bultzatua eta sortua, baina gure baratzea zen, auzoarena eta auzoarentzat. Beti nahi izan dugu gure gazteak gauza positiboren batean murgiltzea. Baratzea ideia ezin hobea zen: ekologikoa, biologikoa, parte hartzailea, osasuntsua, kooperatiboa, pedagogikoa... Tamalez, horretan saiatzen diren bakoitzean, hemen, Donostiako Parte Zaharrean, beti zapuzten dizkiete asmoak. Gaztetxerik ez, ez omen dago lokalik beraiek erabili ahal izateko, orain baratzea ezta ere. Zergatik? Nori egiten dio kalte horrek?... Ez dutela baimena eskatu? Barkatu, gure auzo honetan baimenik gabe egindako hamarnaka adibide dauzkagu begi bistan egunero: terrazak baimendutakoa baino handiagoak dira, mahaiak baimenik gabe jartzen dira kalean, toldoek ez daukate baimenik, dendariek erakusgarriakateratzen dituzte kalera baimenik gabe, publizitate panelak jartzen dituzte kalean baimenik gabe, eta abar eta abar... Eta suntsitu al dituzte? Brigada bat bidali al dute indarrez dena puskatzera? Kendu al dute legea betetzen ez duen guztia? Bai zera! Ideia ona zen gazteen baratzea, oso ona, aukeratutako lur eremua betidanik egon da abandonatuta, eta udal honek berriz ere erakutsi du zein den bere talanteaeta borondatea: eskasa eta miserablea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.