Zuzendariari

Gu euskaraz, zu zergatik ez?

Tafalla.
2013ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Aurreko egunean BERRIAren zutabegile eta EITBko tertuliakide baten alboan egon nintzen ordu batzuk tren batean. Bi emakumerekin bidaiatzen zuen, eta, erdaraz egiten zutenez, baten batek euskaraz ez zekiela pentsatu nuen. Halere, lagunen artean euskarazko esaldi batzuk egin zituzten. Horrela jarraitu zuten, erdaraz batez ere, eta oso noizbehinka euskaraz. Kolaboratzaileak ez, ordea. «Bai, bai» batzuk salbu, gaztelaniaz egin zuen.

Ni ez naiz nor besteei zer mintzaira erabili behar duten esateko, baina Joxean Artzeren esaldia gogora ekarri nahi nuke: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.