Zuzendariari

Greziaren zorra berregituratu beharko da

2011ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Igandean, BERRIA egunkariaren Egitura gehigarrian EKAI Centerreko ordezkarioi egindako elkarrizketan, hauxe zioen azpitituluak: «Greziak ez du bere zorra berregituratuko». Azpitituluaren jatorria, ziur asko, elkarrizketa horretan EKAI Centerrek emandakoiritzi batzuen argitasun falta da. Beraz, ez da egunkariaren errua izan, gurea baizik.Elkarrizketan esan genuenez, «Greziaren kasuan —eta beste herrialdeen kasuan ere— ahalegin guztiak egingo dituzte berregituraketa alboratzeko».

Baina beste gauza bat da berregituraketa hori azkenean egingo den ala ez. Are gehiago, orain urtebete baino gehiago jadanik, lehenengo erreskate operazioarekin batera,hauxe izan da betidanik gure iritzia: lehenago ala beranduago, berregituraketa hori egin egin beharko da. Orain, urtebete geroxeago, gauza bera esaten ari dira gero eta aditu eta arduradun politiko gehiago.

Datu pare bat bakarrik:Greziaren zor publikoa BPGaren gaineko %150era hurbiltzen ari da, eta, gainera, automatikoki igotzen ari da, BPGa %10 murrizten ari delako. Zorraren interes tasak ere nabarmen igotzen ari dira. Horren guztiaren ondorioz, zorraren zerbitzua gero eta garestiagoa bihurtu da. Zorpetzea ez bada erabat murrizten, ezinezkoa izango zaio Greziari defizit publikoa murriztea etaherrialdearen ekonomia berpiztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.