Euskeraren Jatorria elkartea

Gorrotxategi: Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla ziur bazaude, utzizkiguzu

Patxi Alaña Arrinda
2024ko azaroaren 20a
05:00
Entzun

Joaquin Gorrotxategik gogoratu digu, hamaikagarren aldiz, Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla. Gorrotxategik ez ditu inoiz hitz magikoak aipatzen: arkeometria eta datazioak. Arkeometria da, datazioen bidez, objektu arkeologikoak noizkoak diren esaten digun zientzia atala.

Arkeometriak teknika asko ditu objektuaren arabera. Iruña-Veleian hiru teknika erabili daitezke, gutxienez: termoluminiszentzia, idatzi aurreko adreiluak noiz egosi diren jakiteko; karbono 14, idatzitako hezurrak noizkoak diren jakiteko eta zaharrak badira atzeko aldean antzeko zerbait idazterik dagoen ikusteko (zaharrak badira kolagenoa galduta dute eta ezin da berdin idatzi); eta, azkenik, patinen azterketa, idatzitako ildoetan dauden kostrak noizkoak diren ikusteko.

Euskal herritarrok jakin behar dugu Joaquinek, Agustin Azkaratek, Julio Nuñezek, Joseba Lakarrak eta EHUko Letren Fakultateko beste irakasle batzuek zein Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kultura arduradunek eta dagozkien buruek uko egin diotela hamazazpi urte hauetan grafitoak datatzeari, grafitoak adituak diren puntako laborategietara bidaliz. Nahiz eta Eliseo Gilek bera induskatzen han zegoela 2007an horixe eskatu.

Epaiketan ere ez zituzten datatu eta euskalduntze berantiarra bultzatzen duen Espainiako Kultura Ministerioaren menpe dagoen teknikari bakar batek esan zuen metal modernoak zeudela grafito gutxi batzuetan (400 grafitoetatik 39 baino ez zituzten begiratu). Baina Eliseoren defentsak frogatu zuenez, metal aztarna horiek 5 mikrakoak ziren (zeramika gainean burdin batez idaztekotan 50-100 mikrako metal aztarnak sortzen dira). Beraz, aluminiozko erretiluetan eta ondo babestu gabe edukitzeagatik kontaktu bidezko transmisioagatik atxikiko zituztela metal horiek eta ez ondo babestuta plastikozko poltsetan.

Hau da, ez dituzte grafitoak datatu hamazazpi urte hauetan, ezta epaiketan ere. Gainera, ez digute besteoi datatzen uzten. Zergatik? Zergatik zientzia ukatu horrela? Zergatik arkeometriari barre egin horrela?

Joaquin, Aldundia, Jaurlaritza: faltsuak direla ziur bazaudete, utzizkiguzue grafito batzuk guk gure diruz datatzeko. Ados?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.