ZUZENDARIARI

Goresmenak

2018ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Jakes Cazaubon jakintsuak hala erran zigun gure alaba sortutakoan: goresmenak gurasooi, eta zorionak umeari. Goresmenak zuri bada Eider Rodriguez-i, Euskadi Saria eskuraturik, eta zorionak Santa Familia komikiari! Alabaina, beste gurasoa ez da utzi behar goretsi gabe: Julen Ribas marrazkilaria. Izan ere, bigarren aldia du bere album batek jaso duela Euskadi Saria: 2012an Iban Zalduak altxatu zuen, Azken Garaipena haren albumarengatik. Eta ez da kasualitate hutsa: Julen euskal komikigile onenetariko bat delako. Eta hala aipatu duzu izendapenaren jasotzean; baina zuk aipatzea ez da aski, Eider. Dakizunez, marrazkilaria partzuer aktiboa da komiki-album baten narratiban: sekuentziak antolatzen ditu storyboardean, kastina bere gain dauka, koloreak eta argiztapena halaber... Bera da mettre en scène nagusia. Eta Euskadi sariketa gaizki formulatua da, ezen liburua bera baldin bada primatua, saria partekatua behar baitu bi gurasoen artean, ezbairik gabe. Alegia: komikia ez da liburu ilustratua, zeinean testua eta irudia autonomoak baitira elkarrengandik, baina tertium quid bat, sinbiosi organikoa, paperezko zinemagintza; eta ekarpenak ekarpen, film horretan zu zara gidoigile, eta Julen zuzendari. 18.000 goresmen bada bi gurasooi, eta zorionak albumari!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.