ZUZENDARIARI
Gora Lehen Errepublika
Puri-purian dagoen eztabaida da estatu espainiarrean monarkiaren eta errepublikaren artean sortu dena. Bitxia da guri erabakitze eskubidea ukatzen diguten espainol ugarik ozen aldarrikatzea beraiek erabaki nahi dutela beraien estatu-egituraz. Euskal Herrian bertan ere ez dira gutxi Errepublika-ren alde —era abstraktuan eta orokorrean- mobilizatzen direnak. Azken horiei zehaztasun gehiago eskatu behar zaiela iruditzen zait, funtsezkoa baita jakitea Errepublikaz hitz egiten dutenean Hirugarren Errepublikaz ari diren ala Lehenengo Errepublikaz. Ñabardura ez da garrantzi gutxikoa. Abertzaleok Euskal Herriko Lehenengo Errepublikaren alde mobilizatu behar garelakoan nago, ez zehaztu gabeko Errepublika abstraktu baten alde. Eta argi utziz gure Errepublikaren hiru koloreak ez direla gorria, horia eta morea, berdea, zuria eta gorria baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu