Leioa

Goian bego Jose Antonio Ardanza!

Gorka Jauregizuria
2024ko apirilaren 16a
05:00
Entzun

Zenbat jendek adierazi dio publikoki bere dolumina, miresmena eta esker ona. Hor agertu dira demokrazian egon diren EAJko lehendakariak. Hor egon da Carlos Garaikoetxea, Ardanzak gobernutik eta lehendakaritzatik kanporatu zuena. Polita izan zen zergatiaren azalpena ETBn: «Ni hemen nago alderdiak [EAJ] eta bere presidenteak [Arzalluz] agintzen didatenerako». Gaitasun handirik ez zeukan, baina estropezuka sartuta, bularra harrotu eta espainiar indarren laguntzarekin Euskadiren norabidea zuzentzea lortu zuen: ZEN plana bultzatu, presoak sakabanatu, Ertzaintza errepresioan nahastu eta abar.

Dolumin emaile horien artean egon dira Atutxa Barne kontseilaria, Jose Angel Iribar eta abar. Azken horrentzat Ardanzaren meritua izan da athleticzalea izatea eta Kopako finala ikustea. Dolua urrunetik adierazi duten beste batzuk ere izan dira: Patxi Lopez, Fernando Grande-Marlaska... Oso maitatua zen Espainia aldean.

Dolumina emateko falta izan den pertsonaia inportante bat ezin da aurkeztu, ospakizuna ez lausotzeko, Juan Carlos Borboikoa, Ardanzak oso miresten zuena. Politikan egon zen azken denboran monarkak hartu zituen bera eta bere emaztea, eta liluratuta eta poz-pozik publikoki adierazi zuen Borboia gizon ezin jatorragoa zela eta abar.

Eta bukatzeko, desfile horretan nor agertuko, eta EH Bilduko Otxandiano. Hala ere, ez da harritzekoa, eguneratu egin behar dira jarrerak eta pentsamenduak; presoen harreretara ez, baina Ardanzaren agurrera bai!

Azkenik, beste meritu handi bat aipatu behar zaio, Urdaibain egindako txalet erraldoia. Beldur ematekoa da, Guggenheim berria ez ote den bide beretik joango.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.