Gogora institutua eta Manzanas torturatzailea

Mikel Irazusta Olea
2023ko abenduaren 9a
05:00
Entzun

Joan den asteburuan, lehenbizi  ETB2n eta hurrengo egunean ETB1en, T.O.P. eta errepresiorako legeari buruzko dokumental bat proiektatu zuten, Eusko Jaurlaritzako Gogora institutuak, Memoria Eraikiz programaren barruan egina. Bertan beste sei pertsonarekin batean elkarrizketatua izan nintzen. Nire kasua eta kexa aurkeztu nahi ditut.

  • Ordubetez grabatu ninduten. Eta dokumentala egiteko beharrezko diren mozketak ulertzen baditut ere, nire ustez, hainbat xehetasun garrantzitsu baztertuak izan dira, eta gutun honetan azpimarratu nahi ditut.
  • Polizia etxean ginela, nire taldekideak ihesean zihoazela auzokide batekin izandako borrokaren ondorioz, hura hil zela sinetsarazi ziguten. Hirugarren egunean, epailearen aurrean deklaratzeko zain ginela, Mugica Herzog anaia abokatuen bisita jaso genuen. Eta, Otaegi jaunaren heriotzaren inguruko gure galderari erantzunez, gezurra zela esan zigutenean, askapen handia izan zen gure egoera emozionalerako.
  • Nabarmendu nahiko nituzke poliziaren eta, bereziki, Manzanasen ankerkeria. Ekintza egitean atxilotu gintuztenean, hiru egunez galdekatu gintuzten, inongo beharrik gabe, adierazi zigutenez, oso ondo ezagutzen baitzituzten gure taldearen jarduera guztiak.
  • Eta, amaitzeko, azpimarratu nahi dut Manzanasen galdeketak jasan genituen milaka biktimarengan samin handia eragin duela Gasteizko Memoriaren Museoan haren izena ikusteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.