Zuzendariari

Gobernuak kontra egon arren

Bigarren Hezkuntzako irakaslea, Iruñea.
2014ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Askotan zaila egiten zaigu euskarazko irakaskuntza zailtasunekin ez lotzea. Gehiegizko egiturazko arazoak: 0-3 Haur Eskolarik edo/eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxerik gabeko auzoak, modulu aurrefabrikatutako ikastetxeak, masifikazioa, azpiegitura-arazoak, euskarazko materialikez, hainbat euskarazko testuliburu erabiltzeko debekua,zonifikazioak, kriminalizazio kanpainak, atzoko zeingaurko Hezkuntza Legeen ezarpenak…

Hori guztia horrela izanda ere, hezkuntza-komunitatea bera da euskarazko irakaskuntzak duen aktibo handiena, irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Horiei esker dugu euskarazko eredua eredugarri. Profesionaltasunak eta gogoak bat egiten dutelako. Gobernu guztiak kontra egon arren, atzoko zein gaurko Iribas guztiak kontra egon arren. Beraz, gu gurera, gogoa baita berme handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.