Horixe da Donostiako Udalak gaztelera hutsean aurkeztu duen azken kanpainako leloa. Eta nik, nire baitan: «Nora joan behar ote dute? Joan behar duten tokira joanda ere, zertara ote doaz?». Ez natzaio leloa asmatu duenari galdetzera joango badaezpada, «jolastera» erantzungo dit-eta beharbada.
Lapaitza eta barrabas belarra baino errazago zabaltzen ari dira hainbat belar txar euskaran, bere-bereak dituen hitz eta joskerak itotzeraino: «jolastu», «jokatu» beharko lukeen tokian; «eta»-rik gabeko urte eta kirol emaitzak eta «goazen». «Goazen halako ikustera-entzutera-egitera... «goazen, Erreala» eta hurrengo asteetan entzun beharko dugun «goazen, neskak» txepelnekagarria.
«Eutsi, neskak», «ekin, neskak», «eman, neskak», «gora, neskak», «aupa, neskak», «gogor, neskak» eta antzekoak baztertu ditugu Arancha Sanchez Vicariok indarrean jarri zuen «vamos»-en bidetik jotzeko.
Zoazte, bai!
ZUZENDARIARI
Goazen neskak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu