Zuzendariari

Gizon gerlaria

Barakaldo.
2013ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Gizartearen arabera, gizonok gogorrak, ausartak eta kementsuak izan behar dugu. Tamalez, normalean, oso gogorra eta azpiratzailea izan ezean, besteek «koldar», «ahul» edo «maritxu» deritzote gizonari.

Philosophical Transactions B aldizkariaren artikulu baten arabera, jokaera maskulinoa biologikoa da, eta sortu zen eboluzioa dela kausa. Hots, antzina, tribu bat osatzeko eta mantentzeko, gizonek gogorrak izan behar zuten, taldea babesteko; emakumeok, ordea, hurbilak eta maitagarriak izan behar zuten seme-alabak ondo zaintzeko. Aditu horiek esan dutenari desegoki deritzot. Izan ere, askotariko emakumeak eta gizonak daude, eta horrek esan nahi du gure izaera ez dagoela finkatuta.

Elisabeth Badinter filosofoaren ustez, gizarteko emakumeen eta gizonen jokaera arrunta rol kulturala da, ziur aski, etxean zabaltzen direnak. Hots, gure gurasoek ez dituzte beren semeak eta alabak berdin tratatzen, eta bakoitzari heziketa eta balio propioak ematen dizkiete.

Bestalde, telebistan ohiko rolak agertzen dira, eta umeek denbora luzea ematen dute telebistaren aurrean. Horren ondorioz, batzuek subkontzienteki barneratzen dute emakume batekin harremanetan egonez gero mutilek agindu behar dutela edo, behintzat, txartzat hartzen dituzte emakumeen erantzun kritikoak.

Alabaina, gure jokaerak kulturalak dira, eta alda ditzakegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.