Zuzendariari

Giza katea, giza kaltea?

Pasai Donibane.
2013ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Asteartean, gizarte, jendarte hitzen erabilerari buruzko hausnarketa irakurtzeko parada izan nuen euskaraz leitu dezakegun egunkari bakarrenetakoan. Idazki hartan, giza- aurrizkia emakumeek zein gizasemeok osatzen dugula sinetsarazi nahi ziguten. Tamalez, ni talde horretatik at nagoela sentitu nuen irailaren 11n. Izan ere, euskaldun gehienentzat oilo ipurdia jartzeko moduko Diada eguna liada eguna bilakatu zen niretzat. Ez nuen ulertzen zerk hunkitu zituen horrenbeste lagun; edo, beharbada, ez nintzen jabetu belarrondoko latz hark izandako oihartzunaz. Nolanahi ere, egunak aurrera egin ahala, nire horretan jarraitu nuela-eta, gogoeta sakona egiteari ekin nion.

Begi ezkertiar nahiz eskuindar franko Kataluniako ikuskizunari so. Nik ere hala jardun nuen, baina, nonbait, horren adi begiratzeak itsutu egin ninduen. Nire baitan, haien edaririk gustukoena den xanpaina edaten irudikatzen nituen. Hortaz, hemendik aurrera, berriz ere gurera bueltatuta, dena delako otorduaren aurretik guk patxarana edan beharko dugu. Ezta pentsatu ere! Aukeran, nahiago dut bapo bazkaldu edo afaldu, eta gero gerokoak. Horretarako, baina, lehenik, behar bezalako jakiak prestatu nahi izanez gero, behinik behin, osagaiak lortu behar dira, baratzean egin beharreko guztia egin, hazia erein.

Aditu dudanaren arabera, Gure esku dago herri-ekimenak 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea batu nahi ditu giza-kate erraldoi baten bidez. Nola batu, ostera, herriak, alderdi politikoak, gizarte eragileak, sindikatuak, eta abar elkarrengandik gero eta urrunago badaude?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.