ZUZENDARIARI
Gipuzkoako gotzain berria, euskalduna?
Munilla joan zen eta Donostiako apezpiku berriaren zain gaude kristau gipuzkoarrok. Munillaren urteak korapilatsuak eta polemikoak izan dira, eta espero dugu gotzain berriak beste sentsibilitate bat izatea, Frantzisko aita santuaren ildokoa: irekia eta apala. Era berean, Donostiako elizbarrutiko apezpiku berria euskalduna izatea nahi dugu, aurrekoak izan diren bezala, lurralde euskaldun batean bere jarduera apostolikoa burutu behar duelako. Kezka handia sortu digu kargu berrirako aipatzen ari diren hautagai batzuek gure hizkuntza ez dakitela jakiteak. Ez genuke ulertuko euskalduna ez den gotzain baten izendapena, Elizaren espiritu berriarekin bat ez letorkeena. Gure itxaropenak ez daitezela zapuztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu