Zuzendariari
Gipuzkoako bide-seinale berriak
BERRIAk publikatu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundia Irun inguruko bide-seinaleak aldatzen ari da. Seinale horietan Frantzia toponimoa kendu omen da eta horren ordez Lapurdiko edo Akitaniako hiriburuena jarri da. Egokia iruditzen zait aldaketa. Alabaina, ez zait egokia iruditzen Akitaniako hiriburua adierazteko erabiltzen den forma. EAEko bi hizkuntza ofizialen exonimoak baztertu dira, hots, Bordele eta Burdeos eta frantsesezkoa jarri da: Bordeaux. Urliak esan lezake hori dela hiriaren jatorrizko izena, baina Sendiak gogoraraziko lioke jatorrizko izena Bordèu gaskoina dela. Hortaz, Akitaniako autopista seinaleetan Saint-Sébastien, Pampelune edo Saragosse adierazten den bezala, Irunen Bordele/Burdeos jartzeari egokiagoa deritzot.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu