Gaintxurizketako bizilagunak

GI-636ak hil egiten gaitu!

Aizea Etxeberria Isasa, Arrate Otaegi Etxabe eta Amaia Jorge Elorz
2024ko abuztuaren 11
05:00
Entzun

Lehenik eta behin, gure doluminak helarazi nahi dizkiegu astelehenean hildako emakumearen senide eta lagunei.

Gaintxurizketako biztanleak kokoteraino gaude administrazio eta arduradunen utzikeriarekin.

Auzoan bizi garenak kotxea hartzera derrigortuta gaude, gure helmugara era seguru batean iritsi nahi badugu. Jakina da inguruko errepideetan oinezkoentzako azpiegiturarik ez dagoela: ez espaloi, ez zebra-bide, ez bidegorri, ez semaforo... Baina GI-636 honetan arriskua areagotu egiten da.

Gure etxebizitzetatik garraio publikora edo beste edonora joateko, bizitzak arriskuan jarri behar ditugu, elkarren ondoan dauden hiru errepide gurutzatu behar baititugu inolako segurtasunik gabe. Eta ez dira edonolako errepideak, ez, abiada bizian doan kotxe eta kamioi andana pasatzen da hemendik.

Maiz gertatzen dira ibilgailuen arteko talka eta istripuak, baina oinezkoak gara zaurgarrienak, asteleheneko istripuan bezala, bizitza galtzen baitugu. Gehiegi dira errepide honek eramandakoak, zenbat gehiago beharko dira arduradunek konponbidea jar dezaten?

Nahikoa da!

Gipuzkoako Foru Aldundiari, Euskotreni, ADIFi eta dagokien arduradunei benetako irtenbideak jar ditzaten eskatzen diegu!

Bizitza bat gehiago ere ez!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.