ZUZENDARIARI

Gezurrezko egiak

Arrigorriaga.
2015eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Zenbat buru, hainbat aburu. Bide egokia nork erabaki orduan. Gizadiak gaitza barnean daroan bitartean are konplikatuago. Buru boteretsu baten aburuz, bart atera ziren gure hegazkinak Frantziatik, Raqa helburu zutela. Mendekuz asetu nahian. Lanak eginda etorriko dira eta pozik hartuko dituzte. Gezurrez josi digute errealitatea. Nekez dakigu zorakeria hauen guztien benetako arrazoia. Baina ondo dakite gezurrak bere alde jokatzen duela. Etorkizunak, gaurkotasuna iragana bihurtu eta orduan ateratzen delako egia, jada garrantzia galduta. Estrategia lizun horren indarra gure emozioak dira, errudunaren esku utzita. Ni ez naiz Paris. Ez naiz moda emozional bideratu honen parte. Gezurrezko baretasunean, Mediterraneo itsasoan galduta dabilen bizitzako errefuxiatu ahaztu bat naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.