Zuzendariari

'Gertaldi latzean' (Jean Sauvaire eta Joxet Lahetjuzan)

Abanto-Zierbena.
2012ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Eleberri historiko honek ezer baino gehiago irakurraldi lasai eta atsegin batera garamatza. Iparraldeko idazle ezezagunek (niretzat) merituzko lana burutu dute.

Biziki atsegina hasieratik, garatutakoak, nire irudikoz, Iparraldean kokatutako eleberri gehienek bezala halako giro desberdina transmititzen du. Euriak beti dena bustitzen eta kontrabandoko jendeak une oro prest urteotan ikasitakoa martxan jartzeko, euskal nortasuna mantentzearren, apaizen bat edo beste traman sartuta.

Hasieratik hegoaldeko irakurleak borrokatu beharko du, hiztegia eskura beti, Iparraldeko hizkerarekin, une batzuetan erosokeria gainditzen badu. Beste era batera ikusita, kontu honek ematen digu aukera gure lexikoa neurri apal batean aberasteko.

Kontua da Iparraldeko kontakizunekin beti dudala zerbait idealizatuta, akaso, tamalez, benetako ezagupena ez dudalako orain eta lehenagoko egoera errealari dagokionez. Eta hori esanda azpimarratuko dut guda dela protagonista nagusia nahiz eta aldi berean amodiozko istorioak ere agertu.

Guda guztien antzera ezkutuko zeregin klandestinoak ere (gaur egun inteligentzia lanak deituko genituzkeenak) ikusten ditugu. Horretan beste guda paralelo bat garatzen da liburuaren barnean erakustaldi bat baino gehiago eginez. Aipamen berezia merezi du kontakizunak denbora osoan hurbiltasun sentsazioa ematen dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.