Duela urtebete bat, Gernikako Akordioa plazaratu zenean, ez gutxik ez nahikotzat eta elektoralistatzat jozuten.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa gehituondoren, pauso adierazgarria dela esaten duteberberek.
Akaso ez da kontraesan bat? Ez zuten hitza zuzendu behar, eta Gernikakoa behin betiko eta guztiontzako bakea ekarriko duen gaur egungo bideorri bakarra dela esanez?
Gauza bat da ezker abertzalea alde bakarreko pausoak eman behar dituela eta zuk ibiltzeko beharrik ezesatea, eta beste bat, bide erdian oztopatzeko harriak jartzea.
Aholku bi, sinesten ez dutenentzat:
Bat; Gernikako Akordioa gustatzen ez bazaizue, Bildurekin jesarri behingoz (lasai, legezkoak dira), eta zelan hobetzekoei buruz mintzatu.
Bi: ETA erakunde gisa desager daiteke, baina hor sartuta egon direnak, preso eta iheslariak, biharkoaskeak eta ezker abertzalea, inondik inora, beraien buru gainean izurrite jainkotiar jausten ez bada.
Haiek biktimez eta eragindako minez ari dira pentsatzen.
Eta zuek, biharamuneko egunean elkar bazkaltzeko gonbitean non jesarriko zarete?
Zuzendariari
Gernikako Akordioaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu