Zuzendariari

Genero indarkeria

Zaldibar.
2013ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Laino beltzak atzean geratu dira, elkarretaratzeak, salaketak, bilkurak eta manifestazioak ere joan dira. Pare bat edo hiru emakume hilik, errugabeak, gizonezkoen ekintza bortitzaren ondorioz, zergatia barik,eta aurrerantzean zer? Zertarako ekintza guztiak? Ezer lortzen ote da? Eta aurrera, berdin. Eta emakumeen kontrako indarkeria berdin.

Ez dut soluziorik emango, baina hausnarketa bat egin nahi dut.

Gizakiak bi multzotan banatuko nituzke: burutik ondo daudenak eta ondo ez daudenak.

Beti imitatzen ditugu beste batzuen balentriak edo amesten dugu ez dakit noren modukoa izan nahi dut; futbolariak, surflariak eta beste hainbat kirolari idolo gisa hartzen ditugu. Nire susmoa da burutik ondo ez daudenak ez ote dituzte hiltzaileak imitatzen. Ezkutuan dauden ero askok albistea jakiterakoan, hiltzaile bihurtzen ez ote diren.

Ez zait batere egokia iruditzen hedabideen jarrera gertakizun horien inguruan. Ez da isilean gorde behar, baina ematen dioten ikuspuntua morbo hutsa bihurtzen da: lehen biktima izan ote da? Beste emakume batzuk hil omen ditu... Astea igaro, eta oraindik azalean jartzen dute hiltzaileen «ibilbide profesional». Lotsagarria.

Beste aldetik, zeri begira daude epaileak?Jarraipenak, hurbiltze debekuak, kartzelak, eta abarrek ez badute ezer konpontzeko balio, beste konponbide bat bilatu beharko; nik, behintzat, ez nuke bizi nahi hogei urte kartzelan edo zoroetxe baten egin dituen hiltzaile baten inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.