1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenekook Amaiurko Gazteluaren maketa txikia aurkeztuko dugu. Beste maketa handiago bat, aurtengo martxoan, Amaiurren bertan aurkeztu genuen, Durangoko Ferian ikusgai egon dena. Lerro hauek aprobetxatu nahi ditut harribitxi txiki hau posible egin dutenei eskerrak emateko: Vicente, Iñaki, German… Horietako erreprodukzio txiki bat eskuetan nuela, «airean gazteluak altxatzearen» ideia burura etorri zait.
Gaztelu txiki horri begira, sentsazio gazi-gozo bat nuen, ez bainuen nire oroimenean aurkitzen benetako irudi bat gaztelu txiki horrekin lotua, Nafarroako erresumaren gainontzeko gotorlekuekin egin zuten bezala gaztelar-aragoiko armadak Amaiurkoa lurrarekin berdindu baitzuen. Gaztelu horiek gure historiaren zati bat dira, deuseztatu nahi izan diguten historia horren parte inportante bat. Eta hemendik dator, konkistaren 500 urte hauek igaro eta gero, «airean altxatzeko gazteluaren» ideia. Utopiari lotutako ideia bat da. Horiek gara gu, lagun utopikoak, gure etorkizunaren jabeak, Telesforo Monzonek esan zuen bezala. Instituzio ofizialek dituzten baliabide handiak ez ditugu, baina bai, gazteluak altxatzeko eta behar denerako prest daudenen borondatezko lana.
2012ko ekainaren 16an, Iruñeko karriketan, Nafarroa bizirik dagoela, le Pays Basque-k bere eskubideak aldarrikatzen dituela eta Euskal Herria oraindik Pirinioen bi aldeetan dantzatzen den eta abesten duen herri bat dela demostratuko dugu.
Zuzendariari
Gazteluak altxatzen gure oroimenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu