Idazlea

Gazari begira, ikusi (nahi) ez

2024ko uztailaren 27a
05:00
Entzun

Gazari begira Espainiako Gobernuak ez ikusiarena egiten du palestinarren hilkintzak direla eta. Gazako zerrendan zauritutako eta eraildako lagunen kopurua gutxi gorabehera eman daiteke, baina egunez egun gora doan kopurua da. Duela hilabete palestinarren hildako kopuru «ofiziala» 37.396koa zen, betiere The Lancet ikerlanetarako-aldizkariaren arabera; halere, kopuru hori oso txikia da ikerlari adituek egin duten parametro estatistikoen araberako estimazioei kasu egitera: 186.000 gazatar hilak leudeke zuzeneko bortizkeriaren edo zeharkako gosetearen ondorioz. Hildako horien %70 emakumezkoak eta umeak, Unicefek adierazia. Infantizidioa, genozidioa... hitz egokiena aukeratzeko ñabarduretan galdu baino, ekintzarako tenorea da, eta eman behar dira: berandu baino lehen Israelekin harreman oro eten egin behar dira.

Palestinarren triskantza egunetik egunera handituz doalarik, eutsi egin behar zaio Palestinaren aldeko aldarriari, sionistek ez baitute oporraldirik hartu. Espainiak inoiz izan duen gobernurik aurrerakoienaren lotsarako, Gazako genozidioari ez ikusiarena egiten jarraitzen du oraino. Zenbat gorpu palestinar behar ditu gobernu ustez progresista batek Israeleko estatu sionistarekiko harreman oro bertan behera uzteko? 

Izan ere, Palestinako olerkari ospetsuenetako batek, Mahmud Darwixek, ezin argiago adierazten du: «Ez dago deus lotsagarririk zanpatua egotean; zanpatuei ez ikusiarena egitean datza ahalkea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.