ZUZENDARIARI

Gauza beltz guztiak ez dira ikatza

2022ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Iruña-Veleiaren arazoa oraindik Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren menpe dago, zeren Eliseo Gilek, Iruña-Veleiako grafitoak aurkitu, eta, faltsutu izana leporatuta, 2008ko azaroan aztarnategitik bota zuten arkeologi taldeko zuzendarikideak, babes-errekurtsoa aurkeztu baitzuen, epaitegiak «erruduntasunaren froga bat ere» aurkeztu gabe eta «aurkikuntza horiek faltsutzearen ondorio direla zientifikoki frogatu» gabe kondenatu duelako.

Izan ere, epaia bera kontraesankorra da: Eliseo Gil kondenatzen du, bainaaitortzen du ez dela frogatu behar bezala «berak bere eskuz grafito garaikideak egin zituela. Kondenatzeko, baina, grafitoak «berez edo hirugarren batzuen bidez» egin zituela gaineratzen du, eta hori ezinezkoa da, «behar bezala frogatu ez denez gero» berez egin ez zituelako, eta «hirugarren» horiek existitzen ez direlako, prozesu judizial luzean ez baita identifikatu epaian bat-batean aipatutako hirugarrenik.

Beraz, epaitegiak kondenatu egin du, baina ez du frogarik, nahiz eta 2012ko uztailean aditu-txosten bat eskatu zion Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari, grafitoei buruzko informazioa eskatzeko, zehazki «antzinatasuna». Erakundeak «datatzeko teknikarik ez daukala» erantzun zion. Kito, epaitegiak, erantzun horrekin konformatu, eta ez zuen jo grafitoak zer garaitan grabatu ziren zehazteko baliabideak badituzten laborategi adituengana.

Horren erraza izango zen konponbidea, baina benetako arazoa hauxe da, erakunde politiko, unibertsitario, zientifiko, kultural eta judizialek zerbaitengatik grafitoen datazioa egiterik ez dutela nahi, Egia jakiteko bide bakarra bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.