ZUZENDARIARI

Gaur egun, ezker-muturrik bai?

Laukiz
2021eko urriaren 1a
00:00
Entzun
Hortxe dugu, politikaz aritzean, egunkari, irrati eta telebistan falta zaigun protagonista.

Izan al da ezker-muturrik gure artean politikaren ikuspegitik? Gure herriaren historia hurbilean izan ditugu alderdi politikoak, bai, ezker-muturrekoak izan eta horrela plazaratu izan direnak.

Hala zen duela ez hainbeste, joan den mendearen hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan, noiz eta gizartearen zati batek Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna paradisutzat eta marxismoa zein anarkismoa, arazo denentzat ez baina askorentzat bai konponbidetzat jotzen zituenean.

Iragana alde batera utzita, gaur egun ezker-muturrik bai politikagintzan? Bai, noski, Espainiako Gobernuan presentzia nabarmenegia eta gure Legebiltzarrean ordezkariak dituen partiduan dugu, besteak beste. Edonor jabetzen da esandakoaz.

Eskuin-muturra ere badago. Egunkari, irrati eta telebistetan sarri baino sarriago agertzen zaigu, batik bat urte gutxi direla Espainian sortu eta Eusko Legebiltzarrean ordezkari bakarra duen alderdi politikoa aipatzean. Arean gehiago, hark duen muturreko izaera argiago uztearren, «ultra» kalifikazioa gordina erabiltzen da, aditzeaz batera halako zirrara antzekoa sorrarazten duena.

Zergatik ez da, alderdi politikoez gabiltzala, ezker-muturra aipatzen komunikabideetan? Politikoki zuzena ez delako? Argi dago hori dela arrazoia.

Ene iritziz, politikoki zuzena ez bada ere, argiro agertu beharko litzateke ezker-muturra adierazpena haietan denetan, noiz eta aldarrikatua denaren ideologia hori denean.

Horrela jardundo nuke, batetik, bakoitzari berea emateko eta, bestetik, egiari zorra ordaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.