Zuzendariari

Gasteizko errepublika patateroa

Ander Artola Sarobe
Ibarra.
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
ETBko albistegietan ikusi nuenez, Gasteizen gero eta bizikleta gehiago lapurtzen dira(hiru- edo egunean). Poliziak berreskuratzen dituenean biltegi batera eramaten dituzte, jabea noiz agertuko zain. Inor erreklamatzera joan ezean, epe bat pasatuta (epea ez zen zehazten) bizikleta txatartegira eramaten dute.

Eta horrela esan zuen aurkezleak, lasai-lasai, bizikletak(asko berri-berriak)txatarra bihurtzean ezer txarrik, ezer obszenorik egongo ez bailitzan.

Kubako gobernuak duela urte batzuk bi milioi bizikleta erosi omen zizkion Txinari. Batetik, erregaia aurrezteko eta, bestetik, biztanleek ohitura osasungarriak har zitzaten (gaixotasun kardiobaskularrak murriztuz eta loditasunaren arazoari aurre eginez, besteak beste). Gasteizko udalean agintzen dauden alderdietako askori entzun diet Kubari-eta «republica bananera» deitzen.

Eta gaur egun dugun krisialdiarekin bertakoek zein munduko edozein herrialdetako haurrek eta helduek inoiz erosi ezin izango dituzten bizikletak txatartegira bidali, ezta? Oso ondo, bai jauna! birziklapen eredu ez-materialista bikain bat gure haurrentzat.

Gasteizko inongo hiritarri minik egin nahi gabe, esaten dut Gasteiz errepublika patatero bat dela bere agintariei begiratzen badiegu behintzat.

ZUZENKETA: Atzo, 9. orrian, gutunetan, ez zegokion izenburua jarri genion lehen gutunari. Gaur 5. orrian agertzen den gutunarena da izenburua. Barkamenak egileei eta irakurleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.