ZUZENDARIARI 

Galera

Lekeitio.
2017ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Duela pare bat aste, egunkari honetan bertan, Bi portu eta amildegi bat, Ondarroan eta Bermeon Uemak egin dituen azterketen emaitzak plazaratu dituzte, eta zer pentsatua eman dit. Jose Anton Artzeren esaldi famatuak dioen bezala, dakitenek erabiliz hizkuntza bat ez da galtzen. Baieztapen nabarmena da hori. Baina horren sinplea al da kontua?

Honekin batera esan nahi dut nire ingurua eta eskualdea bera inguru euskaldun bezala ikusten ditudala, eta ez hori bakarrik, esango nuke Lea Artibai eskualdea dela eskualderik euskaldunena. Baina nola diren kontuak, ni eskualde horretako biztanle naiz, Lekeitiokoa konkretuki, eta esan behar dut euskara entzuten dela kalean eta nik euskaraz egiten dudala eguneroko bizitzan, baina belaunaldi berrien artean «cómo andas» eta «luego a qué hora»-k lekua lapurtu diotela «zer moduz zabiltza?» eta «gero zein ordutan geldituko gara»-ri. Ondorioz, belaunaldi berrien esku dago euskara bizirik mantentzea, baina erdarak lekua egin nahi du gure herrian ere.

Horretaz gain, euskaldun asko joaten gara Durangora gure hizkuntzari arnasa pixka bat eman nahian, derrigorrezkoa ematen duen erromesaldi bitxi hori eginez. Ez diot kendu nahi garrantzia lan horri, baina badakit hainbat lagunentzat autokonplazentzia ariketa dela eta ez dutela euskara gainontzeko urte guztian ere erabiliko.

Laburbilduz, galera, galtzeko ekintza eta horren ondorio bada, euskararen bihotz taupaden hotsa motelduz doa, eta arnasa justuan hartu ahal du, nahiz eta arnasgune gutxi baina oparoak dituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.