Zuzendariari

Galderak

Taby (Suedia).
2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zenbat euskaldunek irakurtzen du BERRIA? Zenbat euskaldunek ikus-entzuten du EITB? Zenbatek jarraitzen du talde-egoeratan euskaraz egiten baten bat erdalduna izan arren? Zenbatek irakurtzen du euskarazko literatura? Zenbatek jotzen du hiztegira hitz eta esamolde berriak ikasi eta erdararen menpe ez izateko? Zenbatek erabiltzen du Windows, Hotmail, Facebook, Acrobat reader edo mugikorra bera euskaraz? Zenbat euskaldun dago azken batean barrutik erdal pipiak janda? Zertarako ikasiko dute erdaldunek euskaraz euskaldunok Erdal Herrian hain eroso bagaude? Zertarako independentzia erdaraz aritzeko baldin bada? Noiz ohartuko gara euskarak izan behar duela gure estatua?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.