Mikel Lizarralde kazetariaren igandeko BERRIAko zutabea irakurri ondoren —Uda gau bateko ametsa ekitaldiari buruzkoa—, niri ere hainbat galdera etorri zaizkit gogora, Donostia 2016ko egitarauaren barruan egunotan izan den beste asmakizun baten harira.
Ikusi ditugu biktimen aldeko ikuskari batean (lau ataletan banaturik), saltsa ofizial guztietan dauden bi musikari, oraingoan atal bana diseinatzen eta burutzen. Eta galderak honako hauek dira, besteak beste:
Zer lotura izan dute orain arte musikari horiek biktimekin?Areago, zer harreman izan dute inoiz, modu batera edo bestera, Euskal Herriko errealitate sozialarekin? Noiztik ezagutu zaie bi artista horiei musikatik haragoko jardueraartistikorik? Zergatik enkargatu zaie,bada, horrelako ikuskizun batsortzea?
Eta batez ere, martxa honetan, zenbateraino indartuko diraeuskal kulturaren lobby-ak?
ZUZENDARIARI
Galdera gehiago D2016ri buruz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu