Zuzendariari

Gaes eta Orange, euskararen aurka

Hernani.
2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Garai hauetan denda edo negozio berriak irekitzea pozteko albistea izan beharko luke. Bada, ez. Ezin hala izan. Beste behin ere euskaldunak irainduak eta baztertuak sentitu behar dugu.

HernanikoGudarien plazan eta Kale Nagusian ireki diren Gaes eta Orange negozioen jokaera ezin izan da izan lotsagarriagoa. Denda horietan euskara ez da inon ageri. Bai kanpoko eta bai barruko errotulazio, informazio eta propaganda osoa gaztelania hutsean daude.

Egoera honetan, uste dutherritarrok dugula zeregin nagusia. Egoera hauek salatu behar ditugu bai instituzioen aurrean, bai komunikabideetan eta bai negozio horietan bertan ere. Azken finean, bai herritar gisa, bai kontsumitzaile gisa gure eskubideak zapaltzen ari dira. Animo eta ekin horretan!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.