Zuzendariari

Funtzionarioa naiz

Durango.
2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Bai, funtzionarioa naiz; Euskal Herriko administrazio batean egiten dut lan, eta, zoritxarrez, batzuetan lotsa pasatzen dut kontatzean, jendeak, jakitean, ipintzen duen aurpegia ikusita. Funtzionarioa naiz, eta, nire lankide askok legez, Euskal Herriko langile askok legez, gogoz egiten dut lan, batzuetan gaixorik, batzuetan sasoian, batzuetan triste eta batzuetan pozik, baina beti ilusio eta arduraz. Egunero goizeko seietan esnatzen naiz, eta arratsaldeko lauretan bazkaltzen dut, jardunaldi segitu baten (eta horregatik luze baten) ostean.

Lanaren arazoak etxera eramaten ditut buruan, eta egunaren arabera sentitzen dut: kezka, lanean bidea aurkitzen ez dudanean; estresa, dena eta ondo egiteko denbora ez dagoenean eta kriston poza, gauzak ederto ateratzen direnean. Funtzionarioa naiz eta harro nago, loteria ez zitzaidalako tokatu plaza ateratzeko eta nire egoera kargu politiko bat ez delako.

Harro nago oposizio batera joateko ondo prestatu eta aurkeztu nintzelako, eta nire merituekin lanpostua lortu nuelako, berdintasunean, lehiaketa librean eta ez diskrimininazio printzipioetan oinarrituta dagoen prozesu garbi batean. Euskal Herriko sistema publikoan sinesten dut, eta horregatik harro nago. Ez dut idatzi hau Eusko Jaurlaritzari gurekiko murrizketak geldi ditzala eskatzeko, baizik eta guregan konfiantza berreskura dezazuen eskatzeko, langileak gara eta. Eskerrik asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.