Frantzisko

Ibon Meñika Orue-Etxebarria, Mikel Mundiñano ‘Zato’, Amaia Izko, Nagore San Martin eta Naikari Iturbe
2025eko martxoaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Zer moduz, Frantzisko? Lau urte dira elkar ikusten ez dugula eta... Zer liatu duzu hortik aspaldion? Zerbaitetan ibiliko zara, fijo.

Jakin dakizun legez hemendik ez zaitugu hain erraz ahazten; ez guk… eta ziurrenik uniformedun askok ezta ere. Markak eta itzalak —ezberdinak badira ere— iltzatzeko gaitasun naturala duzulako; que yo ya me entiendo.

Zorretan gaude zurekin, azken urte hauetan bizipen asko zu gabe izan direlako. Baina bueno, zuk ere baduzu kanpo zorrik, e? Oraindik orain lagun asko dituzu zierboa ikusteko itxaroten. Zer uste zenuen, ahaztuko genuela? Ez, motel. Zierboa mahai baten bueltan ikusi arte urtero gogoraraziko dizugu ez duzula agindutakoa bete. 

Baina bueno, goazen harira, que me estás liando. Pozik zaude garaiotan ikusten duzunarekin? Bai, badakigu; oraindik orain asko falta da, eta azkarrago joan beharko litzateke, pero que nos quiten lo bailau....

Izan ere, dispertsio eta urrunketa politikaren amaiera gauzatu dugu 2023az geroztik. Ez digute ezer oparitu, sufrimendu gehigarri eta ankerra hamarkadetan pairararazi digute, batez ere senideei (zure etxekoek, beste askorenek legez, dakiten bezala) baina gaur da eguna salbuespen neurri gisa gainditu duguna, zu bezalako askori esker. Baina sarri zenioen bezala… ez itxaron la palmadika en la espalda...

Pentsa, Hatortxu Rock-ek agur esan dio Atarrabiari, eta aurki, uztailean, nondik eta zure Sakanatik, urte hauetan guztietan musika eta etxeratzearen aldarrikapena uztartu dituen ekimen herritar kolosalak ziklo amaiera iragarriko du; noski, con unos bailables. Azken txanda daukazu, eta lasai, lau eguneko jaia eta borroka izanik, denbora nahikoa izango duzu-eta zerbezika bat (edo bi, edo hiru, edo lau…) hartzeko. Izan megafonoa eskuan prest, edo txupina botatzeko txiskeroa, badaezpada. 

Konponbide klabetan herri honek urratsak egin ditu. Ezberdinen arteko ehuntze prozesua aurrera doa eta fase erabakigarria nola marrazteko ariketa kolektiboan murgilduak gaude. Martxoaren 22an Hernanin elkartuko gara sareari buelta berri bat emateko. Hitzordu honetan ere, ez duzu hutsik egingo. Ez ekarri excelik, bale? Badakigu-eta sosak inoiz baino garrantzitsuagoak direla. Harrera elkartea lan handia egiten ari da erbestetik bueltatutakoek, espetxetik ateratakoek edo etxeratze bidean daudenek (egun, ia erdiak) etorrera eta artatze duina izateko. Bazkidetza kanpaina berria iragarri dute eta ziur gara harrera ona izango duela Harrerak, gure herrian.  

Bueno, Balda; hurrengo arte, lagun. Zaila egiten zaigu Arbizutik pasatzen garenean zutaz ez gogoratzea. Elkartzen garenean zure aipamen bat ez egitea, edo zeure esamolde batekin irririk ez egitea. Aulki huts batzuk egoten jarraitzen dute, eta zurekin batera lanean jarraituko dugu erabat eta guztiak desagerrarazi arte. Hutsik geratzen den azkena Lazkaon utziko dugu, presidente

Bitartean, zaindu. Asko nehi zeittuu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.