ZUZENDARIARI

Frankismoaren lorratzak

Zegama.
2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Franco, presente! Barkatu, esan nahi dut frankisten idearioa eta boterea gure artean dugula gaur egun (lan prekaritatea, pobrezia, pentsioak, justizia, Altsasu, Katalunia...). Orain, ohean hil zela delako momia, 44 urte luze betetzear direnean, eta berriro hauteskunde batzuen atarian gaudelarik hitz bide dugu bera eta beraien sinboloak...; eta horretan Gogora, Memoriaren Institututik diotenez, Gipuzkoan hiru herri (?) (Donostia, Urnieta, Elgoibar) besterik ez omen dira sinbologia frankista dutenak.

Nire herrian, Zegaman, 2019ko azaroan, hainbat aldiz gogoratu dudanez, tartean Gogora-koei, Arartekoari... sinbolo frankistak ez ezik, esaterako, Juan Telleria Zegamar jaun ospetsua, musikari trebea, tartean Cara al sol falangisten himnoaren egileak bere izenarekin plaka bat dauka Zegaman, lehen izan zuen kalean. Berdin daukate Jose Antonio Primo de Rivera ere, Falangearen sortzailea, eta muertos por Dios y la Patria omentzen dituen plaka bat, herriko kanposantuan, 80ko hamarkadaren erdialdera elizako hormatik kendu zena. Agian, Francisco Francok Zegamako ohorezko alkate izaten jarraitzen du. Baina gaur egun, oraindik, udaleko gehiengoa duen taldearen aldetik, 83 urte luze geroago, memoriaren legearen kontra, besteak beste, frankistak hildako bost lagun (behintzat) errekonozimendu ofizialik gabe dauzkate.

Pertsonalki ez dit molestatzen beraien sinboloak bistan izateak, baina beste herritarrok ere gureak izateko eskubidea betetzea eskatzen dut; eta gure senide edo herritar fusilatuak, errepresaliatuak, agertu daitezkeenak ere, gutxienez, memoria, egia, justizia eta erreparazioaren bidean, errekonozimendu ofiziala izan dezatela beraien herrian ere, Zegaman. Zer? Dago edo ez dago, Franco Presente!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.