ZUZENDARIARI

Faxismoa versus komunismoa

Sestao.
2018ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Azken denboran, faxismoa eta komunismoa parekatzen dituen tesia zabaldu da. Bere burua liberaltzat duten batzuek (F. Hayek eta A. Rand, adibidez) etengabe erabili dute tesi hori bi proposamen politiko horiek kritikatzeko, eta duten arriskua salatzeko. Ez dira pentsalari horiek jarrera horri eutsi dioten bakarrak, ezkertiartzat jotzen diren askok ere jarrera bera izan baitute, batez ere, alderdi sozialisten ingurukoek.

Bi ikuspegi politiko horiek errealitate bilakatu diren adibide historikoak erakustea —Hitlerren eta Stalinen irudietan pertsonalizatuz—, eta ekarri duten heriotza zein askatasun falta agerian uztea izan dira faxismoaren eta komunismoaren arteko antzekotasuna mantentzeko oinarrizko argudioak. Baina, eman diren proposamen politiko eta erlijioso guztietara argudio hori zabalduko balitz, pentsalari horiek faxismoarentzat eta komunismoarentzat ateratzen duten ondorio bera legokieke: erabateko gaitzespena, zeren eta guzti-guztiek heriotza eta askatasun falta ekarri dute une historiko zehatz batean, haien ordezkariak izan diren lagunen bitartez.

Hala ere, ez da hori izan Hayekek eta abarrek atera duten ondorioa. Horren arrazoi ezkutua ez da izan bi erregimen horietatik gizateria askatzea, pentsamendu komunista gizartera zabaltzeko posibilitatea ekiditea baizik. Parekatze horretatan gehien kaltetua komunismoa baita, ez erregimen politiko gisa hartua —kontraesana litzatekeena, komunismoa eta estatua logikoki bateraezinak baitira—, gizartea antolatzeko modu zuzenago gisa baizik. Izan ere, faxismoak eta komunismoak teorikoki proposatzen dutena analizatzen bada, diferentzia handiagorik aurkitzerik ez dago; lehenengoak arrazaz eta haien arteko lehentasunaz hitz egiten du, baina bigarrena gizateriaz ari da. Ezberdintasun hau saihesteak aipatutako egileak manipulatzaile bilakatzen ditu, nahiz eta herritarren manipulazioa arbuiatzen ahalegintzen diren intelektualtzat aurkeztu dizkiguten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.