Faxismoa naturan. Hor nonbait irakurri dut natura faxista dela. Eta nik pentsatu dut: darwinista batek erran du hori, eskumako darwinista batek, filosofiaz gutxi dakiena, eta biolentoa. Zeren arrazoia ere badago humanoetan, eta humanoak naturan daude, naturako parte dira, eta arrazoiak halako unibertsal bihurtzeak partikularizatu egiten ditu. Gainera erlijiotik ere, arrazoiarekin batera, nik ez dut nahi egokitzea halako naturara, darwinismo soziala izango litzatekeena. Bekatu mortal batera egokitzea da, eta nik ez dut nahi bekatura egokitzea. Doktrina kristauari uko egitea litzateke, esatea bezala doktrina kristaua faltsua dela, nire kontra dagoela. Eta intelektuak laguntzen dio goiko arrazoiari borondate oneko izan nadin, eta ez da hain gaitza bide onetik ibiltzea. Edukazioa, kortesia, lanaren kultura sendo bat... bizitza ordinarioan, eguneroko zereginetan. Etsaitasunak sufritu behar badira ere. Etsaien alde erregutzea dago, ez dena batere faxismoa, dekadentea dela dioten arren. Eta arrazoiak agindu dioke borondateari onbidetik joatea, teorizatu eta gero. Eta hori guztia, eta doktrina kristaua, naturaren parte dira. Jainkoak eginak eta inspiratuak. Beraz, natura ez da faxista.
Donostia
Faxismoa naturan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu