ZUZENDARIARI

Ezkondu Getxon

2019ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Casadok hanka-sartzea egin zuen Bilbon, Gipuzkoako Getxora zihoala esanez. Guk tarte zabala eskaini diogu anekdotari ohiko komunikabide zein sare sozialetan. Politiko abertzaleren batek ere bai, Bizkaiko territorioa defendatuz, gure arteko mugak indartuz. Bitartean, 1200dik gaur arte inbaditu, zatikatu eta menperatu gaituen armada espainiarrak lur hartu du Getxon, behinola euskaldunok bat ginen Nafar Erresumaren kostan. Casadok lez, militar espainiarrek gure lurretan sartu dute hanka berriro.

Casado pozik joan bide zen, «divide et impera» lemak oraindik badirauela ikusita. Eta gu, menperatzailearen hanka-sartzearekin entretenituta, zirku espainiarrak eskaintzen digun espektakuluaren eusklabo alai, Asiskok ilustratu bezala.

Jada 33 belaunaldi badituen bortxazko ezkontzaren ezteiak ospatzeko, gerra itsasontziaren ateak ireki dizkigute, eta zazpi orduko ilarak egin ditugu berau bisitatzeko. Dibortzio ofizialaren zain egon gabe, badugu garaia eztei hauetara gonbidatuak izan ez diren ahaide jatorrekin, jatorrizkoekin, sexu harremanak izateko, dela kulturan, ekonomian, aisian eta politikan ere. Probintzialismoen gaitza osatzeko behar baitugu osotasuna, osasuna, batasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.